Informazio eguneratua


Testigantzak

duela urtebete
- ARROKA E
duela urtebete
- Patricia A

Proiektuak

Oraingo honetan ozeanoa hartu dugu mentore eta ozeanorekiko begirada berri bat piztu nahi dugu, errespetuzkoa ozeano eta lurreko bizidunen arteko lotura ulertzera eramango gaituena.

Hasiera honetan ondorengo adarrak zabaldu ditugu:

1. Hezkuntza programa
2. Ozeanolekuak
3. Eskulanak
4. Ozeanoa gure herlira dator
5. Ozeanotegia

1. HEZKUNTZA PROGRAMA

Ze lantzen dugu hezkuntza programan
Hezkuntza programaren helburua ikasleei Ozeanoa ezagutaraztea da eta berarekin dugun lotura bereizezina dela konturatzea.
Nori zuzentzen da?
Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikasle guztiei. Adin bakoitzari egokitutako jarduera desberdinak eremu desberdinetan burutzen ditugu.
Non burutzen dugu, ze eremutan?
Getariako udalerrian, konkretuki Gaztetape eta Malkorbe hondartzetan, San Anton mendian eta moilan. 
Ze iraupena du?
Egun bateko bisitak antolatzen ditugu

2. OZEANOLEKUAK

Zer dira Ozeanolekuak?
Ikasturtea bukatuta, udalekuak antolatzen diren moduan, Kaixo Musto-n Ozeanolekuak antolatzen ditugu. Jarduerak, eskulanak eta jolas guztiak ozeanoarekin lotura dute.
Noiz eta non burutzen ditugu?
Uztaila eta abuztuan, Getariako udalerrian.
Ze adinetako umeak har dezakete parte?
6 urtetik 14 urteraino. Kopuru maximoa 20 ikaslekoa da.
Ze iraupena du?
Egun batetik hasita aste bateraino. Gurasoen beharretara egokitzen gara.

3. ESKULANAK

Zer dira eskulanak?
Eskola orduetatik kanpo modu lasaian eta gurasoek nahi duten egunetan umeen kreatibitatea eta sormena garatzeko tailerrak dira.
Noiz eta non burutzen ditugu
Urte guztian zehar. Eskola garaian arratsaldetan, larunbatetan ere. Kaixo Mustoren lokalean.

4. OZEANOA GURE HERRIRA DATOR

Zer da Ozeanoa gire herrira dator?
Euskal Herriko udaletxeei eskaintzen diogun programa. 
Zertan datza?
Ozeanoak itzulitako eta baztertutako hondakinekin herritarrei eskulan desberdinak egiteko aukera luzatzen diegu. Ozeano Kultura zabaltzeko, ozeanoertza garbi uzte aldera, horma-irudi desberdinak erabiltzen ditugu.
Noiz eska daiteke zerbitzu hau?
Udaletxeek nahi duten egunetan, festetan, aste bukaeretan…

5. OZEANOTEGIA

Zer da Ozeanotegia?
Gure lokalean ozeanoarekin zerikusia duten hainbat liburu ditugu: ipuinak, nobelak, gidak, albumak, nobelak. Nahi duenak eskura ditu maileguan etxera eramateko.


Jarri gurekin harremanetan

Harremana

Deitu orain
  • 615 78 95 88

Helbidea

Lortu jarraibideak
Herrerieta Kalea 23 Baxua
20808 Guetaria
Guipúzcoa
Espainia

Ordutegia

al.:09:00–20:00
ar.:09:00–20:00
az.:09:00–20:00
og.:09:00–20:00
or.:09:00–20:00
lr.:09:00–20:00
ig.:09:00–14:00
Lortu aurrekontua
Bidali da mezua. Laster jarriko gara zurekin harremanetan.